XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

BAKTERIOEI BURUZKO SARRERA OROKORRA
Bakterioak behemailako landare-mota bat dira, klorofilagabeak, zelulabakarrak eta zatiketaz ugaltzen direnak.

Bakterioak gaixotasun-sortzaile direla jakitea aurkikuntza berria da oraindik; 1878. urtean Burril iparramerikarrak deskribatu bait zuen Micrococcus amylovorus delakoa gero azalduko dugun su-gorrinaren sortzaile bezala.

Landare bizietan kalteak sor ditzaketen bakterioen generoetatik ez dugu bat ere aurkitu gure sagastietan.

Hala ere, hurbileko landare kultibatu batzutan aurkitzen dira batzuk, adib. intxaurrondo, landare apaingarri, baratzako landare, etab.etan.

Fitopatologian diagnostiko azkarrak zailak badira, are zailagoak dira bakterioen kasuan, agente gaitz-sortzailea mikroskopikoa delako eta ondorioak oso konkretuak izaten ez direlako.

Beharrezkoa izaten da, ikusitako alterazioen sortzaile izan daitekeen germena ongi identifikatu nahi bada isolatu eta laborategian kultibatzea.